Abian da Saharar herriari elkartasuna adierazteko Astea

Uztarria.eus 2010ko abe. 13a, 19:12
Joan den ostiralean Gaztetxean egin zen Mus Txapelketako partaideak (Khamar Sahararen Aldeko Elkartea)

Abenduaren 18a bitartean erakusketa, hitzaldia, DVD emanaldia eta janari bilketa antolatu ditu, besteak beste, Khamar Sahararen Aldeko Elkarteak

Joan den ostiralean Mus Txapelketarekin ekin zioten Asteari

"Saharak inoiz baino gehiago behar zaitu". Esaldi hori baliatu du Azpeitiko Khamar Sahararen Aldeko Elkarteak, aurtengorako antolatu duen sentsibilizazio astea aurkezteko. Joan den ostiralean, abenduak 10, Mus Txapelketarekin ekin zioten Saharar herriari elkartasuna adierazteko Asteari. Abenduaren 18a bitartean erakusketa, hitzaldia, DVD emanaldia eta janari bilketa antolatu ditu, besteak beste, Khamar Sahararen Aldeko Elkarteak.

Egitaraua

  • Mendebaldeko Saharan bizi duten giza eskubideeen urraketari buruzko erakusketa hilaren 13tik 17ra arte ikusgai izango da Betharram aretoan, 18:00etatik 20:00etara.
  • Abenduaren 15ean, asteazkena, 19:00etan, Betharram aretoan, gai beraren inguruko hitzaldia. Hizlariak:
    • Ahmed Yeddou Salem Lemara: Las Palmasen bizi den sahararra; azaroaren 7an Aaiunera heldu zen; kanpamendua deuseztatu zutenean atxilotu eta torturatua izan zen.
    • El Mami Amar Salem: Torturaren Aurkako Saharar Elkartearen presidentea, giza eskubideen ekintzaile ezaguna.

    Antolatzaileek azaldu dutenez, "Sahara inoiz baino egoera latzagoa bizitzen ari da, eta gero eta gutxiago da Mendebaldeko Saharartik iristen zaigun informazioa. Oso gutxi dakigu Aaiun ondoko kanpamentuan azaroan gertatu zenari buruz. Gutxi dakigu egunero lurralde okupatuetan bizi duten egoerari buruzÂ… Asteazkenerako antolatutako hitzaldi horren bidez, hedabideetan ematen ez den informazioa azaldu nahi zaie herritarrei".

  • Abenduak 16, osteguna: DVD emanaldia. El rumor de la arena. 21:30ean, Betharram aretoan.
  • Abenduak 18, larunbata: Tindufeko errefuxiatu kanpamentuetara giza-laguntza gisa bidaltzelko janari bilketa. 10:00etatik 20:00ak arte udaletxe azpian eta Sanjuandegiko Eroski txikian.

    Arratsaldean, Ludotekarekin elkarlanean antolatuta, Txiki Biran programazioaren barruko ikuskizuna izango da umeentzat, Sanagustinen.

Janari bilketa ikastetxeetan

Sahararekiko elkartasun astearen barruan, herriko ikastetxeetan aste osoan izango da janari bilketa, eta ikastetxe bakoitzean errefuxiatu kanpamentuetako zenbait argazki ere izango dira ikusgai.