Bihar hasiko dira Landetako San Eloy festak

Uztarria.eus 2010ko aza. 30a, 13:11

Igandera arte egitarau oparoa prestatu dute auzotarrek

Bazkariak, Mus Txapelketa, kontzertua, afaria... izango dira

Landetako auzotarrek egitarau zabala antolatu dute bihar, asteazkena, hasiko diren San Eloy festetarako. Hainbat ekimen antolatu dituzte bihar hasi eta igandean bukatuko diren festetarako: auzo bazkaria, kontzertua, DJak, bertsolariak...

Mus Txapelketa azkarra jokatuko dute larunbatean Mendizabal erretegian eta, izena, egunean bertan eman beharko da txapelketa hasi baino lehen. Irabazleek 300 euroko diru-saria jasoko dute.

Hona egitaraua:

Abenduak 1, asteazkena. San Eloy Eguna.

14:30ean, Herri bazkaria Landeta jatetxean. Jokin Uranga eta Haritz Etxeberria Ministro ariko dira bertsotan. Felix eta AloƱa soinujoleek girotuko dute eguna.

Abenduak 3, ostirala.

22:00etan, Mus Txapelketa azkarra Mendizabal erretegian.

Abenduak 4, larunbata.

09:00etan, mendi bizikleta irteera Erreka Bike paretik hasita.

Lasterketa bukatutakoan, bazkaria Egizale Elkartean.

17:30ean, auzotaren arteko herri kirol erronka.

19:00etan, triki-poteoa Irantzu eta Mireia soinujoleekin.

20:30ean, auzo afaria Mendizabal erretegian.

22:00etan, Garraxika taldearen kontzertua eta DJ Festa.

Abenduak 5, igandea. Auzoko Helduen Eguna.

11:00etan, meza Esklabetako elizan.

12:00etan, Herri kirolak: aizkora desafioa

12:30ean, Imanol eta Eneko soinujoleen emanaldia. Umeen jolasak eta zezen txikiak.

14:30ean, Auzoko Zaharren bazkaria Arroita Elkartean. Bertsolariak eta soinujoleek girotuko dute bazkaria.