Banatu dituzte 'Gure inguruari begirada bat' lehiaketako sariak

Uztarria.eus 2010ko aza. 30a, 12:11

Joan den larunbatean banatu zituzten, Azkoitiko udaletxean

Juan Joxe Agirre, Iñaki Aranburu eta Iñigo Olarte Azpeitiko bizilagunek jaso zituzten, besteak beste, sariak

IX. Gure inguruari begirada bat argazki lehiaketako sari banaketa egin zuten joan den larunbatean, hilak 28, Azkoitiko udaletxean.

Azpeitiko eta Azkoitiko Udalek Agenda 21aren harira antolatutako lehiaketako aurtengo gaiak irisgarritasuna eta mugikortasuna ziren. Hori dela-eta, parte hartzaileek gai horiekin lotura duten argazkiak aurkeztu zituzten lehiaketara.

Valentin Garcia (Azpeitia), Luis Llarni, Iñaki Aranburu (Azpeitia), Juan Joxe Agirre (Azpeitia), Carlos Martin eta Iñigo Olarte (Azpeitia) izan dira aurtengo lehiaketako irabazleak.