Azpeitiko Kilometroen aurkezpen jaia, argazkitan

uztarria,com 2010ko aza. 27a, 19:11

'Klik’ izango da datorren urteko Azpeitiko Kilometroak festaren leloa

Atzo aurkeztu zituzten logotipoa, leloa eta arropa Izarraitz Pilotalekuan egin zuten festan

Argazki-bilduma honetan erabilitako abestia aurreko Kilometroetakoa da

Ikasberri Azpeitiko Ikastolaren eskutik, Azpeitian ospatuko da 2011ko Kilometroen jaia. Atzo (ostirala) goizean aurkeztu zuten prentsaurrean Azpeitiko Kilometroen festa eta arratsaldean Izarraitz Pilotalekuan egin zuten leloa, logotipoa eta arroparen aurkezpeneko festa. Mila lagun inguru bildu ziren ekitaldian, eta han izan ziren ikastolako gurasoak, ikasleak, ikasle ohiak, Azpeitiko, Zestoako eta Zumaiako alkateak, Azkoitiko Euskara zinegotzia eta Azpeitiko EAko zinegotziak eta hautetsi independentistak, eta baita Azkoitiko hautetsi independentistak ere. Urola bailarako hainbat enpresako ordezkariak ere izan ziren.

Ekitaldian, gogoan izan zuten aste honetan hil den Fernando Villegas ikastolako gurasoa. Jaialdiaren ondoren, Berdura Plazan elkartu ziren afaltzeko.

Uztarriak atzoko ekitaldiko argazkiekin bideoa osatu du eta hemen daukazue ikusgai. Bertan ikus daitezke Azpeitiko Kilometroek izango duten leloa eta baita salgai jarriko duten arropa ere. Bideoan erabilitako abestia Esne Beltzak aurten Donostian ospatu den Kilometroen jairako egindakoa da.