"Pentsio duinak bermatzeko" eskaera

Uztarria.eus 2010ko aza. 26a, 14:11
Gaur goizean, LABek deituta, elkarretaratzea egin dute udaletxe azpian.

Gaur goizean, pentsiodunek elkarretaratzea egin dute udaletxe azpian

Pentsioak bermatzeko alternatiba bakarra "Euskal Gizarte Segurantza Sistema osatzea" dela adierazi du LABek

Espainiako Gobernuak proposatutako pentsioen izoztea salatzeko elkarretaratzea egin dute LABek deituta, Azpeitian. Hainbat pentsiodun elkartu dira udaletxe azpian, 10:30ean. LABek adierazi duenez, "gure helburua pentsio duinak hemen eta orain bermatzea da eta horretarako alternatiba bakarra Euskal Gizarte Segurantza Sistema osatzea da".

Hauek dira pentsiodunen eskaerak:

  • Pobrezian bizi diren pertsonentzako gutxieneko errentak bermatzea.
  • Berme fondoa berehala eratzea behar besteko kuota eta aurrekontu publikoekin.
  • Aurrekontu publikoek finantzatutako kalitatezko zerbitzu sozialen sare publikoa osatzea.
  • Egungo zerga eredua aldatzea: zerga politika zuzena eta mailakatua eratzea.
  • Pentsio fondo pribatuei zerga laguntzak kentzea.