Emakumeenganako indarkeriaren aurka elkarretaratzea egin zuten hainbat herritarrek, atzo

Uztarria.eus 2010ko aza. 26a, 13:11

.100 bat lagun elkartu ziren kontzentrazioan

Bihar, Autodefentsa txokoa izango da 09:30ean, Sindikatu Zaharrean

Atzo, azaroak 25, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izan zen. Hori dela-eta, Bilgune Feministak antolatuta, 19:30ean elkarretaratzea burutu zuten hainbat herritarek. 100 bat lagun bildu ziren udaletxe azpian, Istituzioek ez gaituzte babesten! Emakumeok autodefentsa! lelopean emakumeenganako indarkeria salatzeko.

Autodefentsa txokoa, bihar

Biharko, larunbata, emakumeentzako Autodefentsa txokoa antolatu du Bilgune Feministak. 09:30ean izango da, Sindikatu Zaharrean.