Euskal Herriko Unibertsitateak bere hezkuntza eskaintza aurkeztuko du gaur

Uztarria.eus 2010ko aza. 25a, 13:11

Betharrametan izango da hitzaldia, 18:30ean hasita

Ikasleek unibertsitateko informazioa jasotzeaz gain, zalantzak argitzeko aukera izango dute

Gaur, osteguna, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) ordezkariek unibertsitatearen hezkuntza eskaintzaren inguruko azalpenak emango dituzte Azpeitian. Betharrametan izango da hitzaldia, 18:30ean hasita.

Unibertsitateko informazio orokorra emateaz gain, etorkizuneko ikasleek, unibertsitate-ikasketen inguruko zalantzak argitzeko aukera izango dute.