Ezker abertzaleak bat egin du Sahararen aldeko manifestazioarekin

Uztarria.eus 2010ko aza. 25a, 12:11

Larunbatean, 12:30ean abiatuko da plazatik

Ezker abertzaleak "parte hartzeko deia luzatu" die azpeitiar guztiei

Larunbaterako, hilak 27, Urola Kostako Sahararen aldeko elkarteek antolatu duten manifestazioarekin bat egin du Azpeitiko ezker abertzaleak. 12:30ean abiatuko da plazatik, eta ezker abertzaleak "parte hartzeko deia luzatu" die azpeitiar guztiei: "Marokok egindako basakeriari erantzuteko eta Sahararren eskubide demokratikoak eta autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko".

Ezker abertzaleak "bere elkartasuna eta dolu sentikorrena" agertu nahi izan dio Saharako herriari eta RASDF (Frente Polisarioa). Horretaz gain, "Marokoko gobernuaren ekinbidearen aurrean, haserrea eta mespretxua adierazi nahi ditugu", dio ezker abertzaleak.