Lapurretak salatzeko merkatariek elkarretaratzera deitu dute biharko

Urola Kostako Hitza 2010ko aza. 25a, 11:11

.12:45ean egingo dute elkarretaratzea, plazan

Azken hamabost egunetan herriko bi tabernatan eta denda batean egin dute lapurreta

Azkenaldian herriko dendetan eta tabernetan lapurreta asko izaten ari direla-eta k,ezkatuta daude Azpeitiko Bertan Merkatari Elkarteko kideak. Hori dela eta, lapurretak salatzeko elkarretaratzera deitu dute bihar, 12:45ean, herriko plazan. Mobilizazioa Herri seguruago bat nahi dugu! Nork babesten gaitu? lelo hartuta egingo dutela aurreratu dute.

"Garai gogorrak"

Herriko dendetan eta tabernetan lapurreta askoegiten ari direla salatu dute merkatariek. "Dagoeneko elkarteko denda askotan egin dute lapurreta, eta lapurretarik izan ez duten gainontzeko merkatariak ere beldurrez eta arduratuta daude kontu honekin". Berez, krisi ekonomikoa dela eta "garai gogorrak" bizi dituztela diote dendariek, eta orain "gainera" lapurren beldur egon behar dutela kexatu dira.

Elkarretaratzea merkatariek deitu duten arren, hala nahi duten herritar guztiak animatu dituzte biharko elkarretaratzean parte hartzera.

Hiru lapurreta

Azpeitiko Udaltzaingoaren arabera, azkenengo hamabost bat egunetan herriko bi tabernatan (bat alde zaharrean dago eta bestea, berriz, Sanjuandegin) eta denda batean (alde zaharrean) egin dute lapurreta, eta beste taberna batean lapurreta egiten saiatu dira. Horiek izan dira Udaltzaingoan salaketa jarri dutenak.