Lehenengo Kulturaldia antolatu du Azpeitiko Kultur Mahaiak

Uztarria.eus | Kultura
2010ko aza. 24a, 17:11

Igande honetan izango da aurreneko ekitaldia: Bustilehorreko poemak, Jose Luis Otamendi eta Juan Azpillagaren eskutik, 19:00etan, Gaztetxean

Abenduaren 19n bukatuko da Kulturaldia; abenduaren 11n Sanagustin irekiko dute

Azpeitiko Kultur Mahaiak I. Kulturaldia antolatu du. Azaroaren 28tik (igandea) abenduaren 19ra bitartean hainbat emanaldi antolatu ditu.

Egitaraua

  • Azaroak 28 (igandea). Bustilehorreko poemak emanaldia, Jose Luis Otamendi eta Juan Azpillagaren eskutik. 19:00etan, Gaztetxean.
  • Abenduak 2 (osteguna). Debekatua dago oroitzea dokumentala, Txaber Larreategi eta Josu Martinezen eskutik. 21:30ean, Betharrametan.
  • Abenduak 11 (larunbata). Sanagustin kulturgunearen irekiera ekitaldia. 19:00etan.
  • Abenduak 17 (ostirala). Txapel-en omenezko bertso saioa. Txapelek 40, Erniarraitzek 10. 22:30ean, Sanagustin kulturgunean.
  • Abenduak 19 (igandea). Triku Musika Elkarteako kideen kontzertua. 19:00etan, Sanagustin kulturgunean.

Herritarren parte-hartzea

Kultur Mahaiak herritarren parte-hartzea "behar" duela dio: "Mahai sendoa behar dugu baina, batez ere, hanka asko behar ditu, jende askoren hankak...bizirik egoteko eta batetik bestera ibiltzeko".

Azpeitiko kultur talde denek (25ek), lau udal taldeek, udal kultur teknikariak, norbanako batzuek eta Mahaiko teknikariak osatzen dute Azpeitiko Kultur Mahaia.

Uztarria Kultur Koordinakundeak sei Kulturaldi

Uztarria Kultur Koordinakundeak ere antolatu izan zituen Kulturaldiak. Aurrena, 2002an. 2008ra artean denera sei antolatu zituen.

Uztarria koordinakundea 1998ko martxoan sortu zuten herriko euskara eta kultur taldeek eta norbanako batzuek, eta 2008ko martxoan amaitu. "Gaur egun Azpeitian badaude bilguneak eta proiektu estrategikoak, eta Uztarriak kultur koordinakunde egiturari bukaera eman dio. Hamar urte egin ditu, eta mahaien garaia da orain", zioen agur ekitaldian.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu