Credeblug enpresak manipulaziorako makinen ekoizle onenaren mundu mailako saria jaso du Londresen

Uztarria.eus 2010ko aza. 24a, 12:11
Mota honetako makinak ekoizten ditu Credeblug Azpeitiko enpresak.

Hain zuzen, IBJ 2010 saria eman diote; ekitaldian izan zen Erresuma Batuko Garraio ministroa

Azpeitiko enpresak mota desberdineko makinak edo horientzako ezaugarriak ekoizten ditu; Juan XXIII.a auzoan du egoitza

Manipulaziorako makinen ekoizle Credeblug Azpeitiko enpresak IBJ 2010 mundu mailako saria eskuratu berri du Londresen, Savoy hotelean. Manipulaziorako makinen ekoizle onenaren saria jaso du, hain zuzen, eta ekitaldian izan ziren, besteak beste, Mike Penning Erresuma Batuko Gobernuko Garraio ministroa eta nazioarteko hainbat enpresetako ordezkariak.

Mota desberdineko makinak edota horientzako ezaugarriak ekoizten ditu Credeblugek. Horien artean, eraikuntzarako, makinen garbiketarako, zamalanetarako edo garraiorako makineria. 1965. urtean sortu zuten enpresa, nagusiki siderurgia arloko makineria ekoizteko.

Juan XXIII.a auzoan dauka egoitza.