60 bat lagunek hartu zuten parte presoen aldeko Boulder Txapelketan

Uztarria.eus 2010ko aza. 23a, 12:11
Presoen eskubideak aldarrikatu zituzten eskalatzearekin batera.

Eskalatuz, presoen eskubideak aldarrikatu dituzte

Argazki bilduma ikusteko egin klik hemen

Euskal Presoak Euskal Harrietara lelopean, Boulder Txapelketa Herrikoia jokatu zuten larunbatean Gaztetxean. Neska zein mutil, 60 bat lagun aritu ziren lehian.

Goizean goizetik giro ederra zegoen Gaztetxean muntatu dituzten eskaladako blokeen inguruan. Goizean, hasiberriak lehiatu ziren aurrena. Nesketan, Nora Orbegozo izan zen irabazlea eta Maialen Lopetegi bigarrena. Mutiletan, berriz, Egoitz Lazkano lehenen eta Ander Agirre bigarren. Herrikoien txanda izan zen segidan. Leire Aranbarri gailendu zen nesken txapelketan eta Maite Segurola izan zen bigarrena. Ibon Labakak irabazi zuen mutiletan, eta Rote izan zen bigarrena. Arratsaldean elitekoen txanda izan zen. Markel Mendieta 'Martxel'-ek irabazi zuen txapela eta Mikel Odriozola Plata izan zen ondorengoa.

Sailkapena:

Hasiberriak:

  • Neskak: 1.- Nora Orbegozo 2.- Maialen Lopetegi
  • Mutilak: 1.- Egoitz Lazkano 2.- Ander Agirre

Herrikoiak:

  • Neskak: 1.- Leire Aranbarri 2.- Maite Segurola
  • Mutilak: 1.- Ibon Labaka 2.- Rote

Elitea:

  1. - Markel Mendieta Martxel
  2. - Mikel Odriozola Plata

Txapelketako argazki bilduma ikusteko egin klik hemen