Argazkigintza digitaleko ikastaroa antolatu du Azpeitiko Argazki Elkarteak

Uztarria.eus 2010ko aza. 22a, 16:11

Ostegun honetan, hilak 25, hasiko da ikastaroa

Izena azpeitikoargazkielkartea@hotmail.com helbidean eman bahar da

Azpeitiko Argazki Elkarteak oinarrizko argazkigintza digitaleko ikastaroa antolatu du. Azaroaren 25ean, ostegunean, hasiko da ikastaroa Argazki Elkartearen egoitzan (Perez Arregi plazatxoa 1ean).

.18 urte baino gehiago dituen edozeinentzat antolatu dute ikastaroa eta ostegunero izango dira saioak, 19:00etan hasita. Bi hilabete eta erdi inguru iraungo du ikastaroak, eta ordu eta erdi inguruko klaseak izango dira.

Ikastaroa Reflex argazki kameren ingurukoa izango da, eta ikasle bakoitzak bere kamera eraman beharko du saioetara. Gehienez 25 ikasleko taldea osatuko da, eta 35 euro ordaindu beharko da ikastaroa.

Izena azpeitikoargazkielkartea@hotmail.com helbidean eman behar da eta eskaera egiten duten pertsonen ordena kontuan hartuko da.

Iban Etxezabal izango da irakaslea eta informazio gehiago behar izanez gero 608 524 108 zenbakira deitu behar da.