Hainbat ekimen antolatu ditu Bilgune Feministak aste honetarako

Uztarria.eus 2010ko aza. 22a, 11:11
Joan den larunbatean Azpeitiko emakumeek argazkia atera zuten.

Ostegunean, hilak 25, emakumearen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna dela-eta, elkarretaratzea egingo dute

Bestalde, asteartean Tortura Sexistari buruzko hitzaldia emango dute eta, larunbatean, autodefentsa txokoa egingo dute

Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunda da datorren ostegunean, azaroaren 25ean. Hori dela-eta, Urola Kostako Koordinadora Feministak egitarau zabala antolatu du aste honetarako.

Bildume Feministak "emakume eta herritar guztiei dei egin" die ekimen eta mobilizazio desberdinetan parte hartu dezaten.

Azpeitiko egitaraua:

Azaroaren 23a, asteartea 19:00etan Tortura Sexistari buruzko hitzaldia emango dute sindikatu zaharrean (emakume preso ohi batek eta abokatu batek).

**Azaroaren 25a, osteguna. 19:30ean, elkarretaratzea izango da herriko plazan. Ikastetxeetan ere elkarretaratzeak egingo dituzte goizean zehar.

Azaroaren 27a, larunbata. 09:30ean, Autodefentsa txokoa emakumeentzat Sindikatu Zaharrean.