Azken hiru sarrera bikoitzak zozkatu ditugu

Uztarria.eus 2010ko aza. 19a, 13:11

Asier Osa, Itziar Olaizola eta Leire Urbieta dira irabazleak

Azpeitiko zein lekutan egongo da laster Antzerkizale Elkartearen egoitza? erantzuna Enparan dorretxean da

Uztarria Komunikazio Taldeak Antzerki Topaketetako azken emanaldietarako sarrera bikoitz bat zozkatu du bere bazkideen artean.

Azpeitiko zein lekutan egongo da laster Antzerkizale Elkartearen egoitza? galderaren erantzuna Enparan dorretxea da. Lehiaketako galdera horri erantzuna emanez uztarria@uztarria.com helbidean jaso ditugun erantzun egoki guztien artean egin da zozketa, eta hauek dira irabazleak: Asier Osa, Itziar Olaizola eta Leire Urbieta.

Asier Osak gaur, ostirala, Le Petit Theatre de Pain eta Artedrama taldeen Errautsak antzezlana ikusteko sarrera bikoitz bat irabazi du. Itziar Olaizolak, berriz, bihar, larunbata, ZPT taldearen Demode quartet obra ikusteko sarrera. Igandean izango den azken emanaldirako sarrera, aldiz, Leire Urbietak eskuratu du: Oihulari Klown taldearen Xake antzezlanerako sarrera, hain zuzen.

Sarituei e-posta bidez jakinaraziko zaie sarrerak nola eskuratu.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.