Bertso Parrandako hirugarren kanporaketa, Txarrantxan

Uztarria.eus 2010ko aza. 19a, 11:11

JOXUBE eta JOARE taldeak ariko dira bertsotan

Gaur, 23:00etan hasiko da, beste saio guztien moduan

Gaur, ostirala, bertsoarekin zita izango dute bertsolari eta bertsozaleek 23:00etatik aurrera Txarrantxa tabernan. Bertan, 2010eko Bertso Parrandako hirugarren kanporaketa jokatuko dute JOXUBE (Joseba Agirre, Haritz Zubizarreta Xubi eta BeƱat Lizaso) eta JOARE (Jokin Uranga, Eneritz Artetxe eta Eneritz Eizmendi) taldeek.

Saio horretako irabazlea Orkatzeko garailearen, hau da, MAN taldearen (Aritz Etxeberria Ministro, Ander Urbieta eta Nekane Zinkunegi) aurka arituko da abenduaren 3ko finalerdian, Errezilen.