Gaztaina jana egingo dute ostiralean Urrestillan

Uztarria.eus 2010ko aza. 17a, 13:11

.19:00etan hasiko da gaztaina jana

Eguraldi ona egiten badu plazan egingo dute; txarra egiten badu, berriz, zumetariopean

Datorren ostiralean, azaroak 19, hirugarren aldiz, gaztaina jana egingo dute Urrestillan, Herri Batzordeak eta Festa Batzordeak elkarlanean antolatuta. Aurreko urteetan larunbatean egin izan dute, baina aurten ostiralean izango da.

Gaztaina jana, 19:00etan hasiko da. Eguraldia lagun bada plazan egingo dute, eta eguraldi kaxkarra egingo balu, zumetariopean (eliz atarian). Gaztainak han bertan erreko dituzte, eta janari laguntzeko edaria ere izango da. Joan nahi dutenek ez dute ezer ordaindu beharko eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, "herritar guztiak gonbidatuta daude gaztaina janera".