Kantu afaria Sanjuandegin

Uztarria.eus 2010ko aza. 17a, 10:11

Ostiral honetan izango da

.19:00etan hasiko dute txikiteoa, eta 21:00etan afaria izango da

Ostiral honetarako, hilak 19, kantu afaria antolatu dute XJ auzolanean eta Baigerak. Kantu afaria antolatzearen helburua, "kulturari bultzadatxo bat ematea eta, nola ez, arratsalde atsegin bat pasatzea da" antolatzaileen arabera.

Arratsaldeko 19:00etan, Sanjuandegiko Baigeran hasiko da txikiteoa, gitarra, txirkiti eta kantuz lagunduta. 21:00ak inguruan afaldu egingo dute Baigera IIan, Sanjuandegin. Behin afalduta kantuari ekingo diote berriro.

Afarirako txartelak Baigera I (kalekoa) eta Baigera II-n (Sanjuandegikoa) erosi daitezke 15 euroren truke. Xjauzolanean@hotmail.com helbidean ere eskatu daitezke.