Azpeitiarren %1,01ak hartu zuen parte Behobia-Donostia lasterketan

Uztarria.eus 2010ko aza. 16a, 16:11

Urola Kostako hirugarren herri parte-hartzaileena izan da Azpeitia

.140 azpeitiarrek hartu zuten parte lasterketan

Euria edo eguzkia, hotza edo beroa, lurra bustita edo lehor... berdin dio, hainbat azpeitiar joaten da urtero lasterkan egiteko zitara, Behobiatik Donostiara. Joan den igandean ere hainbat azpeitiar izan zen lasterketan parte hartzen eta biztanleriari begiratuta, azpeitiarren %1,01ak hartu zuen parte maratoi erdian.

Azpeitian bada korrikarako zaletasuna, eta horren adierazle da Urola Kostako hamaika herrietatik (Azkoitia, Azpeitia, Errezil, Beizama, Zestoa, Aizarnazabal, Zumaia, Getaria, Zarautz, Aia eta Orio), Azpeitia izatea hirugarren herri parte-hartzaileena, Orio eta Aizarnazabalen atzetik. Orion 4.640 biztanle bizi dira eta hauetako 81ek bukatu zuten lasterketa igandean; biztaleen %1,745ak. Aizarnazabaleko bederatzi lagunek hartu zuten parte maratoi erdian eta guztira 573 dira herritarrak; herritarren %1,57a izan zen Behobiatik Donostiarakoan. 13.857 biztanle ditu Azpeitiak eta hauetatik 140k hartu zuten parte. Hau da, biztanleriaren %1,01ak.

Zarauztik 197 lagun joan ziren lasterketara, baina biztanleria Azpeitikoaren aldean altua da; 22.056 pertsona. Azkoititik, berriz, 57 lagun joan ziren eta 10.345 lagun dira herrian.

Hona Urola Kostako herri bakoitzeko Behobia-Donostian parte hartu duten herritarren ehunekoak:

  • Azkoitia: Biztanleen %0,55ak hartu zuen parte igandeko Behobia-Donostia lasterketan. (10.345 biztanle eta 57 lasterkari Behobia-Donostian)
  • Azpeitia: Biztanleen %1,01ak hartu zuen parte igandeko Behobia-Donostia lasterketan. (13.857 biztanle eta 140 lasterkari Behobia-Donostian)
  • Errezil: Biztanleen %0,49ak hartu zuen parte igandeko Behobia-Donostia lasterketan. (607 biztanle eta 3 lasterkari Behobia-Donostian)
  • Beizama: Biztanleen %0,60ak hartu zuen parte igandeko Behobia-Donostia lasterketan. (166 biztanle eta lasterkari bat Behobia-Donostian)
  • Zestoa: Biztanleen %0,62ak hartu zuen parte igandeko Behobia-Donostia lasterketan. (3.220 biztanle eta 20 lasterkari Behobia-Donostian)
  • Aizarnazabal: Biztanleek %1,57ak hartu zuen parte igandeko Behobia-Donostia lasterketan. (573 biztanle eta 9 lasterkari Behobia-Donostian)
  • Zumaia: Biztanleen %0,366ak hartu zuen parte igandeko Behobia-Donostia lasterketan. (8.739 biztanle eta 32 lasterkari Behobia-Donostian)
  • Getaria: Biztanleen %0,66ak hartu zuen parte igandeko Behobia-Donostia lasterketan. (2.546 biztanle eta 17 lasterkari Behobia-Donostian)
  • Zarautz: Biztanleen %0,89ak hartu zuen parte igandeko Behobia-Donostia lasterketan. (22.056 biztanle eta 197 lasterkari Behobia-Donostian)
  • Aia: Biztanleen %0,99ak hartu zuen parte igandeko Behobia-Donostia lasterketan. (1.707 biztanle eta 17 lasterkari Behobia-Donostian)
  • Orio: Biztanleen %1,745ak hartu zuen parte igandeko Behobia-Donostia lasterketan. (4.640 biztanle eta 81 lasterkari Behobia-Donostian)