Lan Mobel Iraurgik bihar jokatuko du Mallorcaren kontra

Urola Kostako Hitza 2010ko aza. 16a, 13:11

Aste honetako jardunaldia bihar, asteazkena, du 20:30ean, Azpeitiko kiroldegian

Espainiako Zilarrezko LEB mailako Iraurgirentzako ez da partida erraza izango

Aste honetako jardunaldia bihar, asteazkena, jokatuko du Espainiako Zilarrezko LEB mailako Lan Mobel Iraurgik. Etxean du norgehiagoka, 20:30ean, Azpeitiko kiroldegian. Aurkari zaila du oraingoan ere. Denboraldia hasi zenetik partida bakarra galdu du Mallorcak eta sailkapeneko bosgarren tokian dago.

Lan Mobel ISBk azken bi partidak puntu bakar bat eta bi punturen aldeagatik galdu ditu. Bihar denboraldiko bigarren garaipena lortzen saiatuko dira, ordea. Iraurgikoek azaldu dutenez, lana ez dute batere erraza izango. Horrez gainera, Joseba Ibargutxik jokatuko duen ez da jakingo azkenengo unera arte, joan den ostiralean eskuineko hankan mina hartu zuen-eta.