AZPIJO taldea sailkatu da Bertso Parrandako finalerdietarako

Uztarria.eus 2010ko aza. 16a, 11:11

Josu Azpillaga, Jokin Sudupe Pio eta Joxin Iturriotzek osatutako taldea izan zen irabazlea Erniarraitzeko epaileek erabakita

Azkoitiko Zurt tabernan jokatuko den finalerdietako saioan izango da AZPIJO taldea

Josu Azpillaga, Jokin Sudupe Pio eta Joxin Iturriotzek osatuta AZPIJO taldea sailkatu zen joan den ostiralean, hilak 12, Bertso Parrandako finalerdietara. XELA (Josu Oiartzabal Xenpelar, Leire Ostolaza eta Arkaitz Zelaia) taldea izan zuten aurkari Azkoitiko Etxe-Haitz tabernan.

Erniarraitzeko epaileek erabaki zuten irabazlea nor zen, ikusleen botoen beharrik gabe. Saio umoretsua izan zen eta jendez gainezka egon zen taberna.

Beraz, AZPIJO taldeak Azkoitiko Zurt tabernan jokatuko den finalerdietako saioan izango da Jim Clarcken jokatuko den saioko irabazlearen kontra, abenduaren 10ean.