Aimar Irigoienek harri handien titulua irabazi du

Urola Kostako Hitza 2010ko aza. 15a, 11:11

Bosgarren urtez jarraian eraman du txapela etxera errezildarrak

Hala ere, ez zuen lortu 2008ko marka ontzea

Aimar Irigoien harri-jasotzaile errezildarrak bosgarren urtez jarraian eraman du etxera harri handien txapela. Atzo, Aldatzen (Nafarroa) jokatu zen Euskadiko Txapelketan guztira 8.675 kilo jaso zituen Irigoienek, indar eta teknika bikaina erakutsiz.

  1. kiloko harriarekin hasi ziren. Irigoienek bere egoerari buruz egon zitezkeen zalantza guztiak uxatu zituen harria hartu orduko, 16 arroako (200 kilo) harria 7 aldiz altxatu baitzuen.

175eko zilindroarekin, ordea, aurre hartzen hasi zen errezildarra. 16 aldiz berdindu zuen harria. Frontoiko giroa berotu zuen Irigoienek, amorru eta pozezko zeinuekin.

150eko kuboari eutsi zioten ostean. Irigoienek 14 aldiz berdindu zuen harria. Azkenik, 125eko bola 19 aldiz altxatzea lortu zuen errezildarrak.

Aimarrek ez zuen lortu 2008ko marka ontzea (9.650 kilo bizkarreratu zituen orduan), baina, txapelketak uste baino maila handiagoa izan zuen.