Gidabaimena euskaraz atera duten lehen hamar herritar saritu dituzte

Uztarria.eus 2010ko aza. 15a, 11:11
Ezkerretik eskuinera, Irune Etxeberria, Ariane Astigarraga, Amaia Bilbao, Josu Eizagirre, Xuban Urbieta eta Iker Murillo

Bi pertsonentzako otordu bat jaso zuten opari

Hamar hauek Urola auto eskolan atera dute gida baimena, baina Lagunak auto eskolan ere badago horretarako aukera

Gidabaimena euskaraz atera duten lehen herritarrek saria jaso dute; bi pertsonentzako otordu bat. Joan den ostiralean, hilak 12, Ana Mendizabal Udaleko Euskara zinegotziak banatu zituen sariak Euskara Patronatuan.

Hamar ziren sarituak, baina sei joan ziren ostiraleko ekitaldira: Irune Etxeberria, Ariane Astigarraga, Amaia Bilbao, Josu Eizagirre, Xuban Urbieta eta Iker Murillo. Jokin Aranburu, Aitor Azpiazu, Mikel Roteta eta Denis Astigarraga dira joan ez ziren, baina sarituak izan diren beste lagunak.

Hamar hauek Urola auto eskolan atera dute gida baimena, baina Lagunak auto eskolan ere badago horretarako aukera eta batzuk ari dira euskaraz ateratzen. Ana Mendizabalek jakinarazi duenez, "Gida baimena ere euskaraz kanpainaren emaitzarekin gu gustura gaude, pasatu den udan gida baimena atera dutenen erdiak euskaraz atera dutelako".