Errebaleko San Martin festak gerturatzen ari dira

Uztarria.eus 2010ko aza. 11a, 12:11
Iaz, sokamuturra Errebalean. (Urola Kostako Hitza)

Egun osoko egitaraua antolatu dute auzotarrek

Sokamuturra izango da arratsaldeko 16:30ean

Larunbatean, azaroaren 13an, ospatuko dira San Martin festak Errebalean. Egun osoko egitaraua prestatu dute auzoko jaietarako. Goizeko 11:00etan hasiko dira jaiak txistularien Goiz eresiarekin.

Arratsaldeko 15:00etan, umeen jolasak egingo dituzte eta 16:30ean, berriz, Sokamuturra izango da. Albizu ganadutegiko zezenak ibiliko dira sokamuturrean.

Festei bukaera emateko, gaueko 21:00etan afaria egingo dute Hotel Loiolan. Afarira joan nahi dutenek Nerea Eskulanak dendan eman beharko dute izena.