Elkartasun doinuak

Uztarria.eus 2010ko aza. 10a, 12:11

Ostiralean izango da Azpeitiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak antolatutako ekimena

Egurra ta kitto, Anger eta Gose taldeen kontzertuak izango dira 22:30etan hasita

Azpeitiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Elkartasun kontzertua antolatu du ostiralerako. Gaztetxean izango da 22:30ean hasita, eta Egurra ta kitto! izango da oholtzara igotzen aurrena, Anger bigarrena eta, azkena, Gose izango da. Azpeitiko AAM-k adierazi duenez, "euskal preso politikoekiko elkartasuna bultzatzeko eta areagotzeko deia luzatu nahi dugu".

Kontzertuetarako sarrera bost euro ordaindu beharko da "sakabanaketa eta espetxe politikaren gastuei erantzuteko". Hala esan du Azpeitiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak: "Sakabanaketa politikak eta espetxe politika ankerrak eragiten dituen gastu ekonomikoei aurre egiten laguntzeko deia luzatu nahi diegu herritarrei".