Ikus-entzuleek erabakita, MAN aurrera

Uztarria.eus 2010ko aza. 8a, 11:11
Erreiru eta 'Ministro' ostiraleko saioan.

Joan den ostiralean, Bertso Parrandako lehenengo kanporaketa jokatu zuten MAN eta EAR taldeek

Hurrengo kanporaketa, datorren ostiralean izango da Azkoitiko Etxe-Haitzen

Lehenengo kanporaketa, 23:00ak jotzear eta Orkatz taberna jendez leporaino zegoen. Kanpoan ere bazen entzuleren bat edo beste. MAN (Aritz Etxeberria Ministro, Ander Urbieta eta Nekane Zinkunegi) eta EAR (Erreiru, Agite eta Ruben) aritu ziren buruz buru oholtza gainean. Agurra abesteaz gain, ofizioka, banaka eta puntuka egin behar izan zuen bertsolari guztiek.

Irabazlea nor zen ikus-entzuleek erabaki zuten. Erniarraitzeko bi epaileak ados ez eta, ikusleen botoek hautsi zuten berdinketa. MAN taldeak egin zuen aurrera eta, beraz, Errezileko finalaurrekoan ariko dira hiru bertsolariak abenduaren 3an.

Bigarren kanporaketa

Bigarren kanporaketa datorren ostiralean, hilak 12, izango da Etxe-Haitzen, 23:00etan hasita. AZPIJO (Josu Azpillaga, Jokin Pio eta Joxin Iturriotz) eta XELA (Josu Oiartzabal Xenpelar, Leire Ostolaza eta Arkaitz Zelaia) taldeak jardungo dute bertsotan.