Asteburu honetako antzezlanetarako sarrerak zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak

Uztarria.eus 2010ko aza. 5a, 12:11

Zenbatgarren antzerki topaketak dira aurtengoak? galderaren erantzuna XXVIII.a da

Oihana Zuazolazigorraga, Lurdes Zumeta eta Lorea Arenas dira irabazleak

Uztarria Komunikazio Taldeak asteburu honetako Antzerki Topaketetako emanaldi bakoitzerako sarrera bikoitz bat zozkatu du bere bazkideen artean.

Zenbatgarren antzerki topaketak dira aurtengoak? galderaren erantzuna XXVIII.a da. Lehiaketako galdera horri erantzuna emanez uztarria@uztarria.com helbidean jaso ditugun erantzun egoki guztien artean egin da zozketa, eta hauek dira irabazleak: Oihana Zuazolazigorraga, Lurdes Zumeta eta Lorea Arenas.

Oihana Zuazolazigorragak gaur, ostirala, Landaberri Antzerki Eskolaren Klownkidetza antzezlana ikusteko sarrera bikoitz bat irabazi du. Lurdes Zumetak, berriz, bihar, larunbata, Txalo taldearen Arrastra obra ikusteko sarrera, eta Lorea Arenasek, igandeko Erre Produkzioaken Antartikako lorea haurrentzako antzerkirako beste bat.

Sarituei e-posta bidez jakinaraziko zaie sarrerak nola eskuratu.

Hurrengo asteetako antzezlanak

Datozen asteetako antzezlanetarako sarrerak ere zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean. Datorren astelehenean hasiko da hurrengo asteburuko antzezlanetako sarrerak eskuratzeko lehiaketa.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.