'Klik' lehiaketako argazkirik onena, Greziakoa

Uztarria.eus 2010ko aza. 3a, 12:11
Greziako Patmos Irlako haize errota batean atera zuen argazkia Eizagirrek

Koldo Eizagirrek Greziako Patmos Irlan ateratako argazkia izan da bozkatuena

Hori dela-eta, bi lagunentzako afaria irabazi du

Orkatz Kultur Elkarteak antolatutako III. Klik Argazki Lehiaketak badu irabazlea. Ikusleek aukeratu dute argazki onena, eta Greziako Patmos Irlako haize errota batean ateratakoa izan da argazki gustukoena. Koldo Eizagirrek ateratako argazkia da eta, hori dela-eta, bi lagunentzako afaria eskuratu du.

III. Klik Argazki Lehiaketa antolatu zuten udarako. Uztailean hasi eta irailaren bukaera bitartean argazkiak bidaltzeko aukera izan dute herritarrek. Argazkien gaia, oporrak eta presoak izan da eta, guztira, munduko hainbat txokotako 58 argazki jaso zituzten.