Antzerki Topaketetako sarrerak zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak

Uztarria.eus 2010ko aza. 2a, 13:11

Uztarriak bazkideen artean hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu

Zozketan parte hartzeko Uztarriak proposatutako galderari erantzun beharko zaio eta horrekin batera bazkide datuak bidali

Uztarria Komunikazio Taldeak Antzerki Topaketetako emanaldi bakoitzerako sarrera bikoitz bat du bere bazkideen artean zozkatzeko. Aste honetan hasita, astero izango diren emanaldietarako sarrerak oparituko ditugu bazkideen artean.

Aste honetan, hiru antzerki izango dira: ostiralean, Landaberri Antzerki Eskolaren eskutik Klownkidetza izeneko emanaldia; larunbatean, Txalo taldearen Arrastra lana eta, igandean, Erre Produkzioaken Antartikako lorea haurrentzako antzerkia.

Emanaldi guztiak Izarraitz Pilotalekuan izango dira. Larunbat eta igandekoak 21:30ean hasita, eta, igandekoa, 18:00etan. Aste honetan aurkeztuko ditu Azpeitiko Udalak Euskal Antzerki Topaketak.

Emanaldien sarreren zozketan parte hartzeko bidali ondoko galderaren erantzuna eta zure datuak uztarria@uztarria.com helbidera:

Zenbatgarren anzterki topaketak dira aurtengoak?

Erantzunak bidaltzeko epea ostegun iluntzean bukatuko da. Ostiralean jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak irabazleen izenak Uztarria.com-en.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.