Iazko partaidetza handitu du kros mistoak

Urola Kostako Hitza, uztarria.com 2010ko aza. 1a, 10:11
Lasterkalariak larunbatean plazan, probaren hasieran. (Urola Kostako Hitza)

Joan den urtean baino 64 bikote gehiagok hartu dute parte Ikasberri Kirol Elkarteak antolatutako proban: 175ek

Maider Gaztañaga-Mitxel Cuadrado bikote irabazleak marka berria jarri du; sailkapenak hemen

Iaz baino parte-hartzaile gehiago izan zituen larunbatean Azpeitiko Ikasberri II. Kros Mistoak. 175 bikotek hartu zuten parte 6,7 kilometroko lasterketan, aurreko urtean baino 64 gehiagok. 171k bukatu zuten.

Maider Gaztañagak eta Mitxel Cuadradok osaturiko bikote ordiziarrak irabazi zuen krosa, eta marka berria jarri zuten, 2009ko bikote azkarrenari minutu eta zortzi segundoko aldea aterata. Bigarrengo postuan Maite Maiora eta Aritz Ruiz de la Torre geratu ziren, eta Marisol Ramosek eta Mikel Ugartek egin zuten hirugarren. Nerea Etxeberria eta Ruben Almendro izan ziren herriko eta eskualdeko lehenak, laugarren eginda.

Kilometroen alde korrika

Ikasberri Kirol Elkarteak antolatu du bigarren aldiz kros mistoa Azpeitian, eta aurtengoan 2011ko Kilometroen eta euskal selekzioaren alde antolatu dute.

Plazan hasi zen proba, 18:15ean. Herrian bi bira egin zituzten, eta ikusle asko izan zen ibilbidean. aurki daiteke.

Lehen hamar sailkatuak

-1. Maider Gaztañaga-Mitxel Cuadrado (Ordizia). 24:00

-2. Maite Maiora-Aritz Ruiz de la Torre (Mendaro-Deba). 24:29

-3. Marisol Ramos-Mikel Ugarte (Oñati). 25:00

-4. Nerea Etxeberria-Ruben Almendro (Azpeitia-Azkoitia). 25:24

-5. Nerea Amilibia-Xabier Roteta (Aia-Zarautz). 25:27

-6. Idoia Ezeiza-Aitor Murua (Zubieta-Andoain). 25:53

-7. Eva Pelaez-Joxean Alberdi (Andoain-Zizurkil). 25:54

-8. Gema Hernandez-Juan Carlos Rueda (Urretxu-Legazpi). 26:14

-9. Arrate Mintegi-Ruben Gonzalez (Gazteiz). 26:35

-10. Batirtze Gabirondo-Andoni Ormazabal (Ezkio Itsaso-Urretxu). 26:52