37 egun greban pasatu ondoren, lanean hasi dira Corrugados Lasaoko langileak

Uztarria.eus | Ekonomia
2010ko urr. 29a, 11:10

Langileek atzo egin zuten batzarrean hartu zuten lanean hasteko erabakia; protestaldiekin joan den abuztuan hasi ziren

Bi urterako adostasuna lortu dute zuzendaritzarekin; 56 ordu gehiago lan egin beharrik ez dute izango

Alfonso Gallardo taldeko Corrugados Lasao enpresako langileek 37 egun greban pasatu ondoren atzo, osteguna, lanean hastea erabaki zuten. Langileek batzarrean bozketa egin, eta lanean hasteko erabakia hartu zuten. Bi urterako adostasuna lortu dute zuzendaritzarekin, eta ez dute enpresak hasieran jarritako baldintza bete beharko; 56 ordu gehiago lan egin beharrik ez dute izango.

Protestaldiak abuztuan hasi zituzten, ordubeteko lanuzteak eginez. Izan ere, lan hitzarmena 2008an amaitu zitzaien langileei, eta hitzarmena negoziatzea eskatzen diote langileek zuzendaritzari . Zuzendaritzaren jarrera ikusita, duela bi hilabete inguru lau orduko lanuzteak egin zituzten. Irailaren 22az geroztik, greba mugagabean egon dira enpresako langile guztiak eta, guztira, 37 egun egin dituzte greban.

Bidali:  

Erantzunak

nekane | 2010-10-29 : 14:10

zorionak langileei!!!
Ez dute enpresak hasieran jarritako baldintza bete beharko; 56 ordu gehiago lan egin beharrik ez dute izango.
borroka da bidea!!!

ERITZ | 2010-10-30 : 09:10

37 greba egunetan zenbat diru galdu dute?
Zenbat lan egin beharko dute galdu duten guztia berreskuratzeko?
Ondo da borrokatzea, baina garai denak ez dira berdinak, ondorioak baloratu behar dira zulora salto egin aurretik.

txikito | 2010-10-30 : 10:10

Metal konbenioa(siderometalurgia)Gipuzko.
37 egun greban,soldatan 1724,62€
52 ordu geiago urtean, soldatan 311,36 €
5,5 urte amortizatzeko greba
Informazioa lortutako tokia cnt.es(Gipuzkoa)

jabi | 2010-10-30 : 12:10

Uztarriak eta Nekanek idazten dutena ez da egia, hemendik aurrera urtero 32 ordu gehiago sartu behar dituzte, 56 ordu hoiek tenporada baten bakarrik ziren, oso gutxi lortu dute eta galdu gehiegi familia normal batentzako.

joxemari | 2010-10-30 : 14:10

Txikito, kontuak oraindik askoz okerro dituk langilientzako, 52 ordu horiek oso ondo pagatuta zauden, ez ziren debalde, hire kontuetan azaltzen dan bezela, eta ez ziren betirako, baino orain 32 ordu gehiago betirako gelditu dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu