100 bikote inguruk eman dute izena Kros Mistoan

Uztarria.eus 2010ko urr. 27a, 13:10

Lasterketa egunean bertan ere izena emateko aukera izango da

.6'7 kilometro izango ditu lasterketak

Urriaren 30ean, datorren larunbatean, Azpeitiko II. Kros Mistoa egingo dute. Momentuan 100 bat bikotek eman dute izena, baina "oraindik ere apuntatzeko denbora" badagoela jakinarazi du Roman Azkue Ikasberriko kide eta antolatzaileak. Hala eta guztiz, "gustura" agertu da Azkue "iazko kopuru ingurura iritsi direlako". Herriko Mugi, Aitzaki eta Aradi dendetan edo www.herrikrossa.com webgunean eman daiteke izena, bikoteko 20 euro ordainduta. Lasterketa egunean bertan ere izena eman ahal izango da, baina 30 euro balioko du dortsalak.

Ikasberri Kirol Elkarteak antolatu du lasterketa eta Euskal Selekzioaren eta Azpeitiko Kilometroak 2011ren aldekoa izango da. Ibilbidea ez da iazko berdina izango eta 6'7 kilometro izango ditu.