Azpeitian emakumeek 85,5 eta gizonek 76 urteko bizi-itxaropena dute

Uztarria.eus | Gizartea
2010ko urr. 27a, 09:10

EAEn emakumezkoen batez besteko bizi-itxaropena 88,3 urtekoa da, eta gizonezkoena 76,5ekoa

Gipuzkoan 83,9 urte da emakumeen batezbestekoa, eta 76,4 gizonena

Azpeitiko emakumeen bizi-itxaropena 85,5 urtekoa da, eta gizonezkoena, berriz, 76 urtekoa. Datu horiek Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saileko Azterketa eta Ikerketa Departamentuaren lan baten jaso dituzte. Lan horretan, oinarrizko osasun zonaldeak (OOZ) izenekoak kontuan hartuta, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bizi-itxaropena geografikoki nola banatzen den aztertu dute. 2001 eta 2005 urteen arteko heriotza-tasak izan dituzte oinarrian, azterketarako.

Azpeitiko datuei dagokienez, emakumeak EAEko batez bestekotik behera baina Gipuzkoakotik gora, eta gizonezkoak aipatu bi batez bestekoetatik behera daude. EAEn emakumezkoen batez besteko bizi-itxaropena 88,3 urtekoa da, eta gizonezkoena 76,5ekoa. Gipuzkoan 83,9 urte da emakumeen batezbestekoa, eta 76,4 gizonena.

Emakumeen bizi-itxaropenari dagokionez, gainera, Azpeitiko oinarrizko osasun zonaldea EAEn batez besteko altuena dutenen artean kokatzen da, bosgarren tokian. Arabako Santa Lucia, Donostiako Amara, Alegia eta Gasteizko erdialdea ditu bakarrik aurretik.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu