Miren Odriozola: "Defentsak oso lan ona egin du eta orain itxoin egin behar da"

berria.info, Urola-kostako hitza | Politika
2010ko urr. 26a, 17:10

Gaur arratsaldean bukatu da Madrilgo Auzitegi Nazionalean Udalbiltzaren kontrako epaiketa

Epaimahaiaren helburua sententzia "ahal den azkarren" ematea da

Bukatu da Udalbiltzaren aurkako epaiketa. Ez auzia. ETArekin lotura zuelakoan, 2003ko apirilean egin zuten haren aurkako polizia operazioa, Espainiako Auzitegi Nazionalak aginduta, joan den uztailaren 15ean ekin zioten epaiketari, eta gaur 15:45ak aldera amaitu da, auzipetuek azken hitza hartuta. Epaiketa amaituta, "defentsak oso ondo jardun" duela eta "orain itxaron egin behar" dela jakinarazi zuen Miren Odrizolola azpeitiar auzipetuak.

Uztaileko saioetan bezala, ETAko kideak direla ukatu dute akusatuek eta Udalbiltza Euskal Herria eraikitzeko proiektua zela gogoratu dute berriro, aniztasuna bilatzen zuela, ez zela inoren kontrako egitasmoa eta bakerako tresna ere izan nahi zuela. Euskal gizarteko hainbat esparrutan bakegintzarako ematen ari diren pausoak kontuan hartuta, Maribi Ugarteburuk auzipetu denen izenean epaimahaiari eskatu dio etorkizun horretarako "ateak ez ixteko" Udalbiltzaren aurkako epaia emanda.

Joseba Garmendia auzipetuak ere hitz egin du. Euskal Herriko udal erakundearen jarduera politikoa, demokratikoa eta jendaurrekoa izan zela gogoratu die epaileei, eta zazpi urte hauetan bizi izan dutena "oso gogorra" izan dela nabarmendu du. "Justizia" eskatu du.

Javier Gomez Bermudez epaimahaiburuak ez du jakinarazi du noiz emango duten epaia, baina epaileen xedea "ahal den azkarren" ematea dela esan die auzipetuei gaur. Bermudez bera izan zen Egunkaria auzia-n itxiera kasuko epaimahaiburua; joan den otsailaren 1ean amaitu zen epaiketa eta apirilaren 12an eman zuten epaia -absoluzioa-.

.21 auzipetu daude Udalbiltza auzian. Fiskalak 20rentzat -tartean Miren Odriozola azpeitiarrarentzat- hamarna urteko kartzela zigorra eskatu du -Xabier Alegriarentzat ez du zigorrik galdegin-. Dignidad y Justicia herri akusazioak 21 auzipetuentzako 14 eta 23 urte arteko espetxea eskatu du. Defentsak, absoluzioa.

Udalbiltzaren aurkako frogarik ez dute aurkeztu

Udalbiltza ETArekin lotuko lukeen frogarik ez dute aurkeztu akusazioek epaiketan zehar. Polizia lekuko batek aitortu zuen eraikuntza nazionalaren aldeko lanak ez duela esan nahi ETA babesten denik, eta Udabiltzaren aurkako frogarik ez daukatela.

Auzipetuek uztailean esan zuten Udalbiltzako erabakiak ez zituela ETAk hartzen; halaber, zioten udal erakundeak diru publikoak eta bere jarduera oro legea jarraituta egiten zituela. Defentsako lekukoek berretsi egin zuten auzipetuen azalpena.

Euskal gizartearen babesa gaur ere

Auzipetuak atxilotu zituztenetik euskal gizarteko sektore zabalen babesa jaso dute hainbat erako ekintza eta mobilizazioen bidez, eta gaur ere babes hori irudikatu dute berriro Madrilen, Euskal Herritik elkartasuna adieraztera joan den ordezkaritzaren bidez.

Besteak beste, han izan dira Patxi Urrutia ezker abertzaleko kidea, Rebeka Ubera Aralarren ordezkaria Gipuzkoako Batzar Nagusietan, Ander Rodriguez Alternatibakoa, ELA, LAB, EILAS, ESK eta Hiru sindikatuetako ordezkariak, Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia, Joxean Lizarribar Berria argitaratzen duen EKT enpresako burua, Martxel Toledo ESAITekoa, zein EHGAM, Ipar Hegoa, Bai Euskal Herriari, Hik Hasi eta CAFeko langile batzordeko ordezkariak.

Ikusi aurretik ateratako albisteak

Fiskalak ez du Miren Odriozolaren zigor eskaera jaitsi

Udalbiltza aske eskatuz

Udalbiltzaren aldeko elkarretaratzea egingo dute larunbatean, plazan

Polizia batek aitortu du eraikuntza nazionalaren aldeko lanak ez duela esan nahi ETA babesten denik

Udalbiltzaren lana zilegi zela esan dute polizia perituek

Hiru udal idazkarik diote Udalbiltza Partzuergoa sortzeko proposamena eurek egin zutela, ez ETAk

Poliziek gaur ere ez dute Udalbiltzako auzipetuen kontrako frogarik aurkeztu

Gaur hasi da Udalbiltzaren aurkako epaiketa udako etenaren ondoren

Poliziek ez dute Udalbiltza ETArekin lotuko lukeen frogarik aurkeztu

Auzitegi Nazionalak Xarlo Etxezaharreta Espainiaren esku uzteko eskatu du

Miren Odriozola: 'Frogarik ez daukate, ez dagoelako'

Miren Odriozola: 'Babes handia jasotzen ari gara eta auzipetuok gustura gaude'

Udalbiltza auzia salatzeko elkarretaratzea egin dute plazan

Azpeitiko Udalak Udalbiltzaren kontrako auzibidea irmoki salatu du

Udalbiltza auziko bideoa ikusteko egin klik hemen .

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu