Xabier Azkargorta Boliviako selekzioa entrenatu edo ez erabakitzear da

Uztarria.eus 2010ko urr. 26a, 12:10

Gaur bilduko da Azkargorta Boliviako Futbol Federazioko bi kiderekin

.1993tik 1994ra bitartean Boliviako selekzionatzailea izan zen azpeitiarra

Xabier Azkargorta (Azpeitia, 1953) futbol entrenatzailea Boliviako Futbol Federazioaren ikusmiran dago berriro. Izan ere, Boliviako selekzioak entrenatzailea behar du 2011n jokatuko den Amerikako Koparako eta 2014an Brasilen jokatuko den Mundialeko kanporaketetarako.

Hasiera batean, Luis Fernando Suarez colonbiarra fitxatzekotan ziren, baina kontratuarekin ados ez eta Azkargortaren izenak indarra hartu du horrenbestez.

Gaur, asteartea, bertan Boliviako Futbol Federazioko bi kide Madrilera joango dira Azkargortarekin batzartzeko.

Bolivian ibilia

Azkargorta Boliviako selekzionatzailea izan zen 1993-94 bitartean. Garai hartan lortu zuen Boliviak lehenengo aldiz Mundialerako txartela.

Gainera, Evo Moralesekin ere bildu zen Azkargorta, bertako futbola berritzeko plana aurkezteko.

Hona Azkargortaren ibilbidea:

Atzerrian ia beti Azkargorta, Lagun Onak-en izan zen entrenatzaile (1978-1980), gero Ondarroan ere bai (1980-1982). Harrezkero, beti Euskal Herritik kanpo egon da karguetan.

1982-1983. Nastic Tarragona (Herrialde Katalanak).

1983-1986. Espanyol (Herrialde Katalanak).

1986-1987. Valladolid (Espainia).

1987-1989. Sevilla (Espainia).

1989-1991. Tenerife (Espainia).

1993-1994. Boliviako selekzioa.

1995-1996. Txileko selekzioa.

1997-1998. Yokohama Marinos (Japonia).

2003-2005. Real Madrilen (Espainia) nazioarteko eskolaren zuzendari.

2005. Chivas (Mexiko).

2006. Duela bi urte Pekinera (Txina) joan zen, Real Madrilen enkarguz, Guoan klubeko kirol eta azpiegitura arloak antolatzera doa.

2008. Valentzia (Herrialde Katalanak). Uztailean bi astean kirol zuzendari aritu da.