Gaur bulego judizial berria jarriko da martxan Azpeitiko epaitegian

uztarria.com, Berria 2010ko urr. 26a, 11:10

Bulego honekin barruti judizialen lana bateratu nahi dute

Bulego hauen helburu nagusia epailearen lana eta epaitutakoa burutzeko prozesua erraztea da

Gaurtik, urriak 26, aurrera bulego judizial berria martxan hasiko da Azpeitiko epaitegian. Bulego hauek aldaketak ekarriko dituzte Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiako hainbat barruti judizialetan.

Bulego hauen helburu nagusia epailearen lana eta epaitutako burutzeko prozesua erraztea da. Hori dela-eta, idazkari judizialek egin behar berriak izango dituzte aurrerantzean.

Epaitegietako lana erraztea dute helburu, baina bulego berri hauetako langileen eginkizun nagusia barruti judizialen lana bateratzea da. Horretarako jarduera prozesu bat eta protokolo batzuk zehaztu dira.

Horrekin guztiarekin batera, auzibide zerbitzu bateratu batzuk sortu nahi dituzte, juztizia alorreko langileei zein herritarrei laguntzeko. Modu horretan epaitegien tamaina txikitu egingo da, zerbitzu horietara pasatuko baitira baliabide liberatu guztiak.

Terminologia aldaketak ere izango dira. Besteak beste, epaitegi hitza kendu eta zuzeneko laguntza emateko unitate prozesala hitza erabiltzen hasiko dira.