Fiskalak ez du Miren Odriozolaren zigor eskaera jaitsi

berria.info, uztarria.com 2010ko urr. 25a, 20:10

Gaur ekin diote berriro epaiketari eta etzi bukatzea espero da

Auziko akusazio ekonomikoa erretiratu egin du fiskalak, eta hiru auzipeturentzat kartzela eskaera jaitsi

Miren Odriozolari ez bezala, Joseba Garmendia, Loren Arkotxa eta Xabier Iragorri Udalbiltzako auzipetuentzako kartzela zigor eskaera jaitsi egin du Juan Moral Espainiako fiskalak gaur: hamabost urtetik hamarrera. Auziko akusazio ekonomikoa -"diru erabilera okerra"- erretiratu egin du fiskalak, eta horregatik murriztu du hiru haientzako zigor eskaera. Orain akusatzen dien bakarra, ETArekiko lotura eduki izana da.

Xabier Alegriari ere egozten zion fiskalak diru erabilera okerraren delitua -hori baino ez-, baina fiskalak berak atzera bota duenez akusazio hori, haregatik ez du espetxe eskaerarik egin. Izan ere, epaimahaiak epaiketaren lehen egunean Alegriari erretiratu egin zion ETAkoa den akusazioa -Miriam Camposi ere bai-, horregatik 18/98 auzian epaitu eta zigortu zutelako. Dena dela, Garmendia, Arkotxa eta Iragorriren kasuan bezala, Dignidad y Justicia herri akusazioak Alegriari ez dio akusazio ekonomikoa erretiratu.

Fiskalak beste hamazazpi auzipetuen aurkako zigor eskaera ez du jaitsi. Ondorioz, horien aurka ere hamar urteko espetxea eskatzen du -tartean da Miren Odriozola azpeitiarra-, ETArekin harremana izan zutelakoan.

Moralen arabera, ETAk 2001ean Udalbiltzaren hartzea erabaki zuen. Euskal Herriko udal erakundea 1999ko irailaren 18an sortu zuten EAJ, EH, EA eta ABko hautetsiek, baita udal ordezkari independente batzuek ere. Jendaurreko ekitaldia egin zuten Bilbon, Euskalduna Jauregian. ETAk 1999ko abenduan su-etena hautsi ondotik, EAJk eta EAk beste bide bat hasi zuten.

Gaur ekin diote berriro epaiketari, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Froga dokumentalen, aldeen kalifikazioen eta ondorioen txanda da. Asko jota etzi amaituko da epaiketa, eta sententzia ematea faltako da.

.10 eta 23 urte arteko kartzela zigorra eskatzen dute auzipetuentzako Fiskaltzak eta Dignidad y Justicia herri akusazioak -honek eutsi egin die eskaera denei-. Defentsak absoluzioa eskatzen du; 17:30ean hasiko da bere azalpenekin.

Frogarik ez dute aurkeztu

2003ko apirilean egin zuten Udalbiltzaren aurkako polizia operazioa, eta epaiketa joan den uztailaren 15ean hasi zen. Udalbiltza ETArekin lotuko lukeen frogarik ez dute aurkeztu akusazioek. Polizia lekuko batek aitortu zuen eraikuntza nazionalaren aldeko lanak ez duela esan nahi ETA babesten denik, eta Udabiltzaren aurkako frogarik ez daukatela. Auzipetuek uztailean esan zuten Udalbiltzako erabakiak ez zituela ETAk hartzen; halaber, zioten udal erakundeak diru publikoak eta bere jarduera oro legea jarraituta egiten zituela. Defentsako lekukoek berretsi egin zuten auzipetuen azalpena.

Ikusi aurretik ateratako albisteak

Udalbiltza aske eskatuz

Udalbiltzaren aldeko elkarretaratzea egingo dute larunbatean, plazan

Udalbiltzaren lana zilegi zela esan dute polizia perituek

Hiru udal idazkarik diote Udalbiltza Partzuergoa sortzeko proposamena eurek egin zutela, ez ETAk

Poliziek gaur ere ez dute Udalbiltzako auzipetuen kontrako frogarik aurkeztu

Gaur hasi da Udalbiltzaren aurkako epaiketa udako etenaren ondoren

Poliziek ez dute Udalbiltza ETArekin lotuko lukeen frogarik aurkeztu

Auzitegi Nazionalak Xarlo Etxezaharreta Espainiaren esku uzteko eskatu du

Miren Odriozola: 'Frogarik ez daukate, ez dagoelako'

Miren Odriozola: 'Babes handia jasotzen ari gara eta auzipetuok gustura gaude'

Udalbiltza auzia salatzeko elkarretaratzea egin dute plazan

Azpeitiko Udalak Udalbiltzaren kontrako auzibidea irmoki salatu du

Poliziek gaur ere ez dute Udalbiltzaren aurkako frogarik aurkeztu

Polizia batek aitortu du eraikuntza nazionalaren aldeko lanak ez duela esan nahi ETA babesten denik

Udalbiltza auziko bideoa ikusteko egin klik hemen .