Aritz Egozkuek irabazi du Urrakiko XXVIII. Igoera

Urola Kostako Hitza, Uztarria.com 2010ko urr. 25a, 13:10

Iñaki Alberdi azpeitiarra erretiratu egin zen entrenamenduko igoeran

Turismoetan Aitor Ramirez oñatiarra izan zen onena

XXVIII. Urrakiko Igoera auto lasterketa jokatu zuten, Lagun Artea Eskuderiak antolatuta larunbatean. Urrakiko Igoera Euskal Herriko Mendiko Lasterketetako Txapelketaren azkena izan da. Aritz Egozkue nafarrak irabazi zuen lasterketa orokorra CM Silver Car S2 barketarekin. Haren atzetik, Alberto Alonso sailkatu zen, Speed Car-arekin. Hirugarren postuan, berriz, Ruben Nogueiras izan zen, CM batekin. Emakume gidari onenaren saria Cristina Liebanak irabazi zuen, Mercedes 190 autoarekin, eta turismoetan Aitor Ramirez oñatiarra izan zen onena, BMW 230 ST autoarekin.

Gainontzeko mailetan honako hauek izan ziren irabazleak: 6. mailan, Aitor Ramirez; 5. mailan, Joseph Duperou; 4. mailan, Jon Etxeberria; 3. mailan, Imanol Oscoz; 2. mailan, Aitor Arrieta; eta, 1. mailan, Iban Etxaniz. Euskal Herriko Mendiko Lasterketetako Txapelketako aurtengo irabazlea Aitor Zabaleta (Lola Diamante autoa) bergararra izan da.

Iñaki Alberdi azpeitiar gidaria erretiratu egin zen entrenamenduko igoeran.