'Udalbiltza aske' eskatuz

Uztarria.eus 2010ko urr. 23a, 17:10
Azpeitian gaur egindako elkarretaratzea. (Urola Kostako Hitza)

Hainbat lagunek elkarretaratzea egin dute plazan; han zen Miren Odriozola auzipetua

Gazte independentisten aurka atzo Espainiako Poliziak egindako operazioa ere salatu dute

Plazak bete, Udalbiltza aske! ekimeneko elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Azpeitiko plazan ere. Hainbat eta hainbat lagun bildu dira, eta haien artean zen Miren Odriozola azpeitiar auzipetua. Gazte independentisten aurka atzo Espainiako Poliziak egindako operazioa ere salatu dute lagun batzuek.

Datorren astelehen, astearte eta asteazkenean izango dira Udalbiltzaren aurkako epaiketako azkeneko saioak. Froga dokumentalen, aldeen kalifikazioen eta ondorioen txanda izango da. Orduan amaituko da epaiketa, eta sententzia ematea faltako da.

Denera 21 lagun daude auzipetuta, eta 10 eta 23 urte arteko kartzela zigorra eskatzen dute haientzat akusazioek, ETArekin harremana izan zutela egotzita. 21 haietako bat da Xarlo Etxezaharreta hazpandarra ere.

Uztailaren 15ean hasi zen Udalbiltzaren aurkako epaiketa, Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean.

Ikusi aurretik ateratako albisteak

Udalbiltzaren aldeko elkarretaratzea egingo dute larunbatean, plazan

Udalbiltzaren lana zilegi zela esan dute polizia perituek

Hiru udal idazkarik diote Udalbiltza Partzuergoa sortzeko proposamena eurek egin zutela, ez ETAk

Poliziek gaur ere ez dute Udalbiltzako auzipetuen kontrako frogarik aurkeztu

Gaur hasi da Udalbiltzaren aurkako epaiketa udako etenaren ondoren

Poliziek ez dute Udalbiltza ETArekin lotuko lukeen frogarik aurkeztu

Auzitegi Nazionalak Xarlo Etxezaharreta Espainiaren esku uzteko eskatu du

Miren Odriozola: 'Frogarik ez daukate, ez dagoelako'

Miren Odriozola: 'Babes handia jasotzen ari gara eta auzipetuok gustura gaude'

Udalbiltza auzia salatzeko elkarretaratzea egin dute plazan

Azpeitiko Udalak Udalbiltzaren kontrako auzibidea irmoki salatu du

Poliziek gaur ere ez dute Udalbiltzaren aurkako frogarik aurkeztu

Polizia batek aitortu du eraikuntza nazionalaren aldeko lanak ez duela esan nahi ETA babesten denik

Udalbiltza auziko bideoa ikusteko egin klik hemen .