Urrestilla, EAEko hobi komunen mapan

Uztarria.eus | Besterik
2010ko urr. 22a, 20:10

Hilobia hilerriaren kanpoaldean kokatu dute, baina oraindik ez dute gorpuak ateratzeko lanik egin

Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen Zuzendaritzak sarean jarri du mapa, 1936ko gerratean eta frankismo garaian desagertutakoen zerrendarekin batera

Hobi komunen webgunean argazki hau dator, Urrestillako hilobiaren kokapenaren adierazgarri.  Argazki originala

Aranzadi Elkartearekin duen hitzarmenaren fruitu, eta oroimen historikoa berreskuratzeko lanen barruan, Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen Zuzendaritzak sarean jarri du EAEko hobi komunen mapa, 1936ko gerratean eta frankismo garaian desagertutakoen zerrendarekin batera.

Mapa horretan Azpeitiko udalerriari dagokion erreferentzia bakarra agertzen da, Urrestillakoa. Herritar batek emandako informazioan oinarrituta sartu dute Urrestilla hobi komunen mapan. Informazio horren arabera, Urrestillako hilobia hilerriaren kanpoaldean kokatu dute, hilerriko hormen ondoan, ekialdera begira. Hobi komunei eskainitako webgunean jaso dutenez, hiru gorpu leudeke Urrestillako kanposantu ondoko hobian. Berri-emailearen aitona fusilamenduen lekuko izan zen, eta haren adierazpenak izan dira informazioaren abiapuntua. Haren arabera, Valderrama abizeneko sendagile batena izan liteke gorpuetako bat, eta beste biak, berriz, ihesi nahian zebiltzan bi soldadurenak. Lekukoak ez zekien ondorenean gorpuak lurpetik atera zituzten edo ez eta, Aranzadikoek oraindik ez dute gorpuak ateratzeko lanik egin bertan.

Bidali:  

Erantzunak

Jonmi | 2010-10-22 : 21:10

Fraga lasai ziok txistue jotzen. Sagar ustelak.
PP = Frankistak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu