Presoen eskubideen alde, argazkia aterako dute gaur arratsaldean

Uztarria.eus 2010ko urr. 22a, 11:10

Argazkia 19:00etan aterako dute, Frontoi Txikin

Ekimen honekin hileko azken ostiraletako maindire ilara indartu nahi dute

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak presoen eskubideen alde, argazkia ateratzeko deia egin du gaur arratsalderako. 19:00etan izango da, Frontoi Txikin.

Jende ugari gonbidatu dute argazkia ateratzera, baina AAMk jakinarazi du, "zuzeneko gonbidapena jaso ez duenik ere izango da, baina herritar guztiak zaudete argazkia ateratzera gonbidatuta".

Argazki honekin hileko azken ostiraletan Loiolabiden egin ohi den maindire ilara "indartu nahi" dute. AAMren iritziz, "orain da momentua herritar guztiak kalera atera eta hain baldintza gogorretan dauden euska presoei elkartasuna adierazi eta dagozkien eskubideak aldarrikatzeko".