Diputazioaren Kudeaketa Planaren berri eman du Maria Jesus Aranburuk Azpeitian

Uztarria.eus | Politika
2010ko urr. 21a, 12:10

Herriko hainbat elkarte, talde eta erakundetako ordezkariak gonbidatu zituzten bilerara

Kezkarik handiena sortu zuen gaia errepide sarearena izan zen

Maria Jesus Aranburu azalpenak ematen atzo, Sindikatu Zaharrean elkartutakoen aurrean.  Argazki originala

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamenduko diputatu Maria Jesus Aranburu Azpeitian izan zen atzo, urriak 21. Gipuzkoa Eraikitzen egitasmoaren barruan, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak herriz herri ari dira Diputazioak azken hiru urteetan landutako Kudeaketa Planaren berri emanez, eta atzokoan Azpeitiaren txanda izan zen.

Herriko hainbat elkarte, talde eta erakundetako ordezkariak gonbidatu zituzten bilerara eta hemeretzi lagun elkartu ziren azkenean Sindikatu Zaharrean. Kezkarik handiena sortu zuen gaia errepide sarearena izan zen. Ekitaldira gerturatutako herritar baten iritziz, "bailaran egiten diren inbertsioak hutsaren parekoak dira. Elgoibarrek, Zumarragak, Tolosak eta Zarautzek osatzen duten sarearen erdian gaude gu, Gipuzkoako errepide sare nagusietara gerturatzeko loturarik gabe". Era berean, garraio publikoaren zerbitzua indartzeko eta areagotzeko dagoen beharra azpimarratu zuen.

Maria Jesus Aranburuk bailara N1 errepidearekin lotzeko aurre-proiektua martxan dela erantzun zion. "Azpeitia eta Azkoitia arteko saihesbidea egingo da eta, hori amaituta, Zumarragarekin lotura gauzatuko da. Lan horiek noiz exekutatuko diren ezin dizuet argitu, baina aurreratu dezaket proiektu hori gauzatzeko 2011ko aurrekontuetan diru partida bat bideratu dela".

Garraio publikoaren harira, "azpeitiarron beharrak ez dituela asetzen" onartu zuen Kultura eta Euskara diputatuak. Lurraldebus zerbitzua kudeatzen duen enpresari emakida abenduan amaitzen zaiola jakinarazi zuen eta enpresa berriak bete beharko dituen baldintzen artean "Azkoitia-Azpeitia lotura hobetzea, Donostiara eta Elgoibarrera gerturatzeko erraztasunak ematea, ordutegia areagotzea edota inguruko herri txikietako biztanleei zerbitzua hobetzea" daudela nabarmendu zuen.

Gipuzkoa Eraikitzen izeneko ekimena Aldundiaren kudeaketa herritarrekin partekatzeko eta aztertzeko helburuarekin sortu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Joan den uztailaren 2an onartu zen Gizarte Parte-Hartzeko Foru Arauaren lehenego ekimena da Gipuzkoa Eraikitzen. Gipuzkoako diputatuak nahiz foru zuzendariak lurraldeko udalerrietako talde eta herritarrekin bilduko dira otsaila bitartean, herritarrei kudeaketa planaren exekuzioa eta emaitzak helarazteko eta haien iritzi eta ekarpenak jasotzeko.

Bidali:  

Erantzunak

tipobat | 2010-10-21 : 21:10

Maria Jesus Aranbururi:
Orain explikazioak ematera,begira zenbat eta zenbat urtehetan Zumarragako bidea 3ren mundukoaden.
Orain explikazioak ematera,Donostira bidea,Azpeititik-Iraetarañoko ori ere 3ren mundukoada.
Orain explikazioak ematera,Tolosako bidea,ori 3ren mundukoada.
Gu tontoak ez gerae,azpeitiarrak bai,baña tontoak ez.
GUTXIAGO HITZ EGIN ETA GEIAGO EGIN.BADAGO ZER EGIÑE ARLO ORRETAN.

Maldon | 2010-10-22 : 14:10

Gaizki eta oso berandu. Oraindik ginera "anteproiektoa" besterik ez da. Amaiera noizko ote, edo ba ote?.
Azpeitiar bakoitzak 700 € jasotzen ditu Foru Aldunditik. Aldiz, Ikaztegietakoak 13.000. Nola ostia jaten da hau. Zer da Olano tolosaldeakoa delako, bere ingurua jazten du. Lehen JJ Irizar egon zenian, Zumarrako B-Bergara (donostiraino autovia dohan,lortu zuan). Gu beti errepide txarrakin eta gainera ordainduz.
Gipuzkoao ERROTONDA famatzen ari zerate, baina gu justu erdi erdian geratzen gera, ...oraingoan ere erreserba espirituala bezela.
Proposamena: Urolatarrei desgrabazio fiskala, errepide ordaianketaren truke.
Barrabiletaraino naukazue.

joxemai | 2010-10-22 : 17:10

aurrekoarekin guztiz ados !
inor ez da gurekin akordatzen, bueno bai, inpuestoak kobratzerakoan akordatzen dira, besterik ez.

txikito | 2010-10-22 : 18:10

Oso gaizki.
Dela 2urte,etorri behartziaben ezatera,zer egin behartzeben, eta orain etorri behartziaben ezatera zer egindeben.
Alderantziz, etorri-ituk hesatera ze asmo dituen.(Zerbait ondo etzeok, rotonda ditxoso orretan ez erdian eta ez kanpoan,iñun ez gatxarek).
Zerta etorrida?
Azpeititik-Zumarragako hospitalea 24 miñuto anbulantzian.Anbulantzia primerakoa,jendea primerakoa eta bidea terzerakoa.Itxubatek ere badaki,dauden ese,eta batxearekin.
Kotxea hartu eta Zumarraga joan,nahikoa dik.
Ze moto saltzera etorri zara?
Mesedez, ez etorri moto orrekin.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu