Lanek eraginda, aldaketak izango dira Jose Artetxeko aparkalekuetan

Uztarria.eus | Hirigintza
2010ko urr. 21a, 11:10

Autobus geltokia ohiko lekura itzuliko da, anbulatorio aurrera

Errepidearen beste aldean hasiko dituzte lanak astelehenean, eta auto guztiak "kentzeko eskatu" du Udalak

Argazkian, astelehenerako hustu beharreko aparkalekuetako batzuk.  Argazki originala

Duela hilabete ingurutik, Jose Artetxe kaleko lanak direla-eta, autobusentzat geltokia Pastorkua taberna aurrean egon da anbulatorio aurrean egon beharrean. Bihar, ostirala, arratsaldetik aurrera ohiko lekuan geldituko dira autobusak, anbulatorio aurrean. Hori dela-eta, Pastorkua aurrean zortzi autorentzat aparkalekua egongo da berriro bihartik aurrera.

Datorren astelehenean, hilak 25, errepidearen beste aldean hasiko dituzte lanak (farmazia aldean). Horregatik, errepidearen alde horretan dauden autoak astelehenerako "kentzeko eskatu" du Udalak.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu