Doktoretza-tesi onenaren saria Kizkitza Gurrutxagarentzat

Uztarria.eus 2010ko urr. 20a, 19:10

Espainiako Doktoreen Erret Akademiak eman dio eta Espainiako Ikerketa Sari Nazionalen barruan kokatzen da

Gurrutxaga fisikaria da eta altzairuen kalitatearen gainean aurkeztu zuen orain saritu dioten lana, Nafarroako Unibertsitatearen Tecnun-CEIT zentroan

Kizkitza Gurrutxagak (Nuarbe, 1981) doktoretza-tesi onenaren Gomez-Pardo Fundazioaren saria jasoko du gaur, urriak 20, Madrilen (Espainia). Sari hori Espainiako Doktoreen Erret Akademiak eman dio eta Espainiako Ikerketa Sari Nazionalen barruan kokatzen da.

Gurrutxaga fisikaria da. EHUn lizentziatu ondoren, Nafarroako Unibertsitatearen Tecnun-CEIT zentroko Elektronika eta Komunikazioen saileko laborategian burutu ditu doktoretza-ikasketak. Entsegu ez-suntsitzaileen alorrean altzairuen kalitatearen ezagutza garatu du Gurrutxagak orain saritu dioten tesian. Aurkeztu zuenean, nota gorena aitortu zion epaimahaiak, bikain cum laude-a.

Nuarben jaiotako urrestildarra, gaur egun Zarautzen bizi da Kizkitza Gurrutxaga.