Udalbiltzaren aldeko elkarretaratzea egingo dute larunbatean, plazan

Uztarria.eus 2010ko urr. 20a, 14:10

.12:30ean egingo dute, Plazak bete, Udalbiltza aske! lelopean

Urriaren 27an bukatuko da Udalbiltzaren kontrako epaiketa; hilaren 25ean eta 26an ere egingo dituzte saioak

Larunbatean, hilak 23, Plazak bete, Udalbiltza aske! elkarretaratzea egingo dute plazan, 12:30ean. Udalbiltzaren kontrako auzian 21 lagun daude auzipetuta; tartean, Miren Odriozola azpeitiarra eta Xarlo Etxezaharreta hazpandarra.

Joan den uztailaren 15ean hasi zen Udalbiltzaren aurkako epaiketa, Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Oraindik ez da bukatu auzia, baina azken txanpan sartuta dago dagoeneko. Izan ere, Urriaren 27an bukatuko da Udalbiltzaren kontrako epaiketa. Hala ere, hilaren 25ean eta 26an ere egingo dituzte saioak.

Ikusi aurretik ateratako albisteak

Udalbiltzaren lana zilegi zela esan dute polizia perituek

Hiru udal idazkarik diote Udalbiltza Partzuergoa sortzeko proposamena eurek egin zutela, ez ETAk

Poliziek gaur ere ez dute Udalbiltzako auzipetuen kontrako frogarik aurkeztu

Gaur hasi da Udalbiltzaren aurkako epaiketa udako etenaren ondoren

Poliziek ez dute Udalbiltza ETArekin lotuko lukeen frogarik aurkeztu

Auzitegi Nazionalak Xarlo Etxezaharreta Espainiaren esku uzteko eskatu du

Miren Odriozola: 'Frogarik ez daukate, ez dagoelako'

Miren Odriozola: 'Babes handia jasotzen ari gara eta auzipetuok gustura gaude'

Udalbiltza auzia salatzeko elkarretaratzea egin dute plazan

Azpeitiko Udalak Udalbiltzaren kontrako auzibidea irmoki salatu du

Poliziek gaur ere ez dute Udalbiltzaren aurkako frogarik aurkeztu

Polizia batek aitortu du eraikuntza nazionalaren aldeko lanak ez duela esan nahi ETA babesten denik

Udalbiltza auziko bideoa ikusteko egin klik hemen .