Esperientziaren Eskolaren tailerrak azaroaren 4an hasiko dira

Uztarria.eus 2010ko urr. 19a, 20:10

.50 urtetik gorako pertsonei zuzendua, hainbat ikasgai, proiektu eta kultur ekintza eskainiko ditu

Astean behin emango dute tailerra Azpeitian, ostegunetan, 16:00etatik 18:00etara

Azpeitiko Udalak antolatutako Esperientziaren Eskolak bere eskaintza abian jarriko du laster Azpeitian. 50 urtetik gorako pertsonei zuzendua, hainbat ikasgai, proiektu eta kultur ekintza eskainiko ditu 2010-2011 ikasturtean ere.

Esperientzia Eskola pertsona nagusiei zuzendutako formazioko eta gizarte parte-hartzeko proiektua da. 2000. urtean hasi zuen bere ibilbidea Matia Fundazioaren eskutik. Donostian hasi zen hamaika ikaslerekin, eta gaur egun gipuzkoar eskualde guztietara zabaldu da. Esperientziaren Eskolatik eta bere tailerretatik dagoeneko 1.350 pertsona baina gehiago pasatu dira.

Esperientziaren Eskola gaur egun Mugabe Elkartearen (Gipuzkoako pertsona nagusien elkartea) proiektu bat da eta Matia Innovako Zahartze Osasungarriaren Arloko Teknikariak arduratzen dira kudeaketaz.

Astean behin emango dute tailerra Azpeitian, asteazkenetan, 16:00etatik 18:00etara. Informazio gehiago eskuratu edota izena eman nahi dutenek 943224146 telefonora (Aitziber Indart) deitu behar dute.