Azpeitiko eta Azkoitiko merkatarientzat hitzaldia antolatu dute ostegunerako

Uztarria.eus 2010ko urr. 18a, 12:10

Eusko Jaurlaritzak merkatarientzat dituen laguntzez hitz egingo du Spri enpresako Lara Cuevasek

Jardunaldian parte hartu nahi duenak aurrez izena eman beharko du

Datorren ostegunerako, urriak 21, Azpeitiko eta Azkoitiko merkatariei zuzendutako hitzaldi bat antolatu dute. Azpeitiko eta Azkoitiko Merkatari Elkateek (Bertan eta Herrixen), bi herrietako udalek eta Iraurgi Lantzenek antolatu dute jardunaldia.

Spri enpresako Garapen eta Sustapen zuzendariak, Lara Cuevasek, emango du hitzaldia eta, bertan, Eusko Jaurlaritzak merkatarientzat dituen laguntzez hitz egingo du. Modu horretan, merkatariek egitasmo eta inbertsio proiektuak egiteko eskura izango dute laguntzen inguruko informazioa.

Jardunaldian parte hartu nahi duten merkatariek izena aurrez eman behar dute: Bertan edo Herrixen merkatari elkarteetara deituta edo Iraurgi Lantzenera (943 85 11 00) deituta.