San Markos gotorlekurako irteera antolatu dute

Urola Kostako Hitza 2010ko urr. 18a, 10:10

Haur eta gaztetxoentzako antolatu dute irteera

Izena urriaren 21erako eman behar da mendizaleen tabernan edo lagunonak@euskalnet.net helbidean

Lagun Onak Mendi Bazkunak haur eta gaztetxoentzat San Markos gotorlekura irteera antolatu du hilaren 24rako. Azpeititik 09:00etan irten eta Errenteriako Beraun auzora joango dira; han, gotorlekuaren inguruan 7 kilometroko bidea egingo dute.

Izena urriaren 21erako mendizaleen tabernan edo lagunonak@euskalnet.net -en eman behar da. Bazkideek bi euro ordaindu behar dute, eta gainontzekoek hiru euro.