Behobia-Donostiarako autobusak jarri dituzte

Urola Kostako Hitza 2010ko urr. 18a, 10:10

Duela bi urte hasi zen Azpeitiko Udaleko Kirol Saila autobusa antolatzen, eta urtero bete egiten da

Joaneko autobusa bakarrik izango da, eta kiroldegian eman behar da izena

Azaroaren 14an izango da Behobia-Donostia lasterketa. Hara joateko Azpeitiko Udalak autobusa antolatu du, Azpeititik eta Azkoititik. Baina plaza mugatuak izango direla ohartarazi du Udaleko Kirol Sailak. Autobuserako izena Azpeitiko kiroldegian eman behar da, eta izena emateko orduan 8 euro ordaindu behar da. Autobus zerbitzua joateko bakarrik izango da, itzulerakorik ez da izango. "Duela bi urte hasi ginen autobusa antolatzen eta beti bete egin izan da", esan dute antolatzaileek.

Azkoititik liburutegi aurretik irtengo da autobusa, 08:00etan, eta Azpeititik igerileku aurretik, 08:15ean.