Igandean Nafarroa Oinezera joateko autobusa antolatu du Ikasberri Azpeitiko Ikastolak

Uztarria.eus 2010ko urr. 15a, 11:10

Igandean 9:00etan irtengo du anbulatorio aurretik

Atarrabian izango da

Igande honetan, urriak 17, Nafarroa Oinez ospatuko dute Atarrabian, Munduz mundu lelopean. Ikasberri Azpeitiko Ikastolak autobusa antolatu du hara joateko.

Igandean 9:00etan, anbulatorio aurretik irtengo du autobusak. Autobuserako izena Ikasberri Azpeitiko Ikastolan eman behar da, 943 151246 telefono zenbakian.

Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolak antolatu du aurtengo Nafarroa Oinez.